sábado, 23 de febrero de 2013

2. ARIKETA: kokalekua eta pertsonak



Bigarren lauhileko honetako lehenengo proiektu hau egiten hasteko, lehenik eta behin leku bat aurkitu behar izan dugu. Leku hau berezia izan behar zen, guri sentimendu bat piztu behar zigun, bertan eraikitzeko gogoa piztuz.

Honez gain, lur eremu hau hiri barruan ez egotea eskatzen ziguten, hau da, herri ingurutik piska bat urruntzea, baina beti ere mendi punta batera ere joan gabe, kontuan izanik bertan bizitzea erosoa izan behar duela.

 
Nik neuk nire herritik hurbil dagoen leku bat aukeratu dut, aldi berean hurbil eta urrun dagoen leku bat, zerbait behar ezkero herrira hurbiltzea erraza izan, eta aldi berean bakardadea duen leku bat. Lur eremu hau Mendexako lurretan aurkitzen da, herritik 200 bat metrora eta Lekeitiotik 2km-ra.



Eremu hau aukeratzeko orduan niretzat oso garrantzitsua den gauza bat kontutan izan dut, itsasoa hain zuzen. Kostan bizitzearen gauzarik interesgarriena itsasoa ikusi eta mirestu ahal izatea dela uste dut, horregatik aukeratu nahi izan dut hau ikusi ahal den leku bat, nahiz eta itsasotik 1,2km-ra aurkitu, bere aurreko lurren malda dela eta hau ikusten den toki bat, goizean esnatu eta eguzkia itsasotik irtetzen ikusi ahal izatekoa.



Nik aukeraturiko eremu hau nahilo laua da. 50x40 metro ingurutan ez dago inokalp maldarik eta hortik aurrera hasten da malda aldatzen. Bere aurreak errepide estu bat aurkitzen da, kotxe bakar bat pasatzeko modukoa eta bestaldean baso baten inguratzen dau, lurrei amaiera emanez.




Eraiki beharreko etxe honetan 4 pertsona biziko dira, geuk aukeraturiko 4 pertsona. Nik emagume nahiko nagusi bat, 73 urtatakoa, 18 urteko neska bat, medikuntza ikasten dagoena, 52 urteko beste emakume bat eta 33 urteko mutil bat aukeratu ditut.

Lehenengo emakumeari ibiltzea gustatzen zaio, gehienbat mendi ingurutik ibiltzea, baina adina dela eta, asfaltatutako bideetatik ibiltzea komeni zaio. Honez gain, telebista ikustea eta bere lagunekin egotea gustatzen zaio.

Bigarren neska, esan bezala medikuntza ikasten dago, eta jonek dedikazio asko eskatzen duela eta, denbora libreko zatirik handiena ikasten pasatu behar izaten du.

Hirugarren emakuema irakurle sutsu horietako bat da, egunak eta egunak irakurtzen pasatuko lukeenetako bat, momentu honetan osasun arazoak direla eta lanik egiten ez duenez, bere hobbya betetzeko astia soberan duen emakume bat.

Eta azkenik, etxeko mutil bakarra lanean ari da. Bere lana mekanikarekin lotuta dago eta horregaitik behar du berarentzat nahikoa leku izatea. Beste berezitasun bat, mutil honi itsasoa gehiegirik ez zaiola gustatzen da, mendiko umea izan zen eta horain ere nahiago du mendia itsasoa baino.




Guzti hau kontutan izanik eraiki beharko da etxea.

domingo, 3 de febrero de 2013


DIKOTOMIA

 
 
Dikotomia hitzean guztiz aurkakoak diren bi kontzeptu batzen dira, beste era batera esanda, dikotomia hitza esanahi aurkakoa duten bi hitzetan oinarritzen da, hain famatua den Ying-Yanga adibidez, hau dikotomia bat izanik.

Behin hau klasean landuz, dikotomia guztiek dutela erdibidea konturatu gara, guztia ezin dela beltza edo zuria izan, hainbat gris ezberdin existitzen direla, eta askotan garrantzitsuagoa dela erdibidea aurkitzen jakitea dikotomiaren oinarri diren puntetako kontzeptuak aurkitzen baino. Kasu honetan adibidez, esan genezake zeruko kolore eta argien edertasuna handiagoa izaten dela bai iluntzeetan eta bainta egunsentietan ere eta hau nire maketaren oinarriko papelaren koloreekin errepresentatu nahi izan dut. 



Guzti hau kotuan izanik, nik GAUA-EGUNA dikotomia aukeratu nahi izan dut nire lana burutzeko, hau maketa batekin eginez. Hemen, alde batean eguzkia jarri dut, hoekin eguna errepresentatuz eta beste aldean ilargia, gauaren errepresentazio. Honen erdibidean bien nahasketa bat jarri dut, egunsentia eta iluntzea errepresentatu nahian.



ZER DA ARKITEKTURA?
 

 Gure proiektua hitzen elkarlanean oinarritzen da, hitz guztiek elkarri laguntzen diote estruktura bat osatzeko; bakoitzak paper berezi bat betetzen du eta, elkar ekintzari esker, estruktura orekatu, sendo eta sinplea osatzen dute; egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitz-joko guztiek bezala.



Aukeratzeko genituen hitz guztien artetik, proiektu hau osatzen duten 24 hitzak dira, gure ustetan, arkitektura hobekien definitzen dutenak: adierazpena, ametsa, artea, askatasuna, bizia, bizimodua, diseinua, edertasuna, egitura, erabilgarria, praktikotasuna, errealitatea, espazioa, estetika, espresioa, forma, gizakia, ingurugiroa, irudimena, marraztea, nire ideiak, plasmatzea, sentimenduak eta sortzea.
 
 

Guk sortutako talde hori osatzen duten hitzetatik 10 aukeratu behar izan genituenean, asko pentsatu ondoren, 10 hauek izan ziren hautatuak: adierazpena, artea, askatasuna, bizia, egitura, erabilgarria, espresioa, gizakia, nire ideiak eta sortzea. Bakoitza aukeratzearen zergatiari zentzu bat eman nahi izan genion, hitz horiek 24 horietatik berezi egiten zituen zerbaiten bila:
 
 

  • Adierazpena: arkitektura ez da arkitektura izango arkitektoen ideia eta burutazioak adierazten ez badira, norberarentzat gordetzeak ez du ezertarako balio.
  • Artea: garbi dago, arkitektura ez dela soilik eraikinak egitea, arte bat da, artelanak sortzeko artea.
  • Askatasuna: arkitekto bakoitza aske da bere ideiak adierazteko; bere lanen bitartez askatasuna lortzen du.
  • Bizia: arkitektura bizirik dago, ez da hila.
  • Egitura: jakina da, arkitektura egitura batek eusten duena, egiturarik gabe ez litzake arkitekturarik egongo.
  • Erabilgarria: ez baldin bada erabilgarria, zertarako balio du?
  • Espresioa: arkitektura espresio era bat da, ideiak espresatzeko era berezi bezain polit bat.
  • Gizakia: gizakia da arkitektura sortu duena, eta berarentzako sortua izan da.
  • Nire ideiak: arkitekto bakoitzaren ideiak desberdinak dira, eta horiek dira arkitektura era desberdinen zergatiak; horrek egiten du berezi arkitektura bakoitza.
  • Sortzea: arkitektura sortzea da, zentzu guztietatik ikusita: ideiak sortzen dira eta horiek eraiki (sortu) egiten dira.
  •  
     

 
10 hauek aukeratu izanagatik, ez dira besteak baino garrantzitsuagoak. Hiztegian aurki ditzakegun hitz guztiek definitu dezakete arkitektura, baina batzuk aukeratzen jartzekotan, guk hauek hautatu ditugu.



Amaia Malaxetxebarria Gonzalez

Ainhoa Basterretxea Alonso

Proiektuak II. 2013ko urtarrila.


viernes, 1 de febrero de 2013


NIRE LOGELA



Nire logelak ni neu nolakoa naizen adierazten du, nire nortasuna, nire iragana eta nire eguneroko bizitza. Niretzat nire logelaren zati garrantzitsuena ohea da, horregatik da nire logelaren zentrua, deskantsorako gunea, pentsatzeko lekua, deskonektatzeko momentua. Ohearen albo batean mahai txiki bat daukat, eta bestaldean armairutxo bat, hauen kontrako paret osoa armairuak okupatzen duelarik.

Honez gain beste leku bat ere badaukat, nik eta soilik nik ezagutzen dudana, goiko pisuan aurkitzen da hau. Atetik sartu eta ikusten den lehenengo gauza da hona igotzeko egurrezko eskailera, hau ohearen gainean geratzen delarik.

Eguraldi ona dagoenean, leihotik sartzen den eguzakiak esnatzen nau, begiak irekiaz batera nire lagun eta jende maitearen argazki eta marrazkiek ematen didate goizeko lehenengo agurra. Nire logela ihes egiteko lekua da, intimitatea lortzeko lekua hain zuzen. Nire logelak ni neu nolakoa naizen adierazten du.