
Tailer integratuetan Donostiako
Trinitate plaza ari gara lantzen, beste eraikin baten desagertzeari
esker lorturiko plaza, horregatik ez da gu ikustera ohituta gauden
bezalako plaza normal bat, jendea bertan batzeko diseinatua
hasieratik.
Donostiako Parte Zaharrean dagoen plaza
da, Abuztuak 31 kalea eta Urgull mendiaren artean kokaturik.
Esan bezala, plaza hau ez da beti
horrela izan, hasiera batean bizilekuak zeuden, ondoren, etxe
bezalako funtzioa kendu eta jesuitak hartu zuten, azkenik espetxe
bezala erabiliz. Behin fase hau bukatu ondoren hasi zen leku hau gaur
egunekoaren antza hartzen.
Plaza honek berriztatzea eskatzen zuen garraxika, eta lehenengo proposaturiko aukera ez betetzean, Luis Peña gancheguiren proposamena hartu zen, 1863. urtean, orain dela 150 urte hain zuzen ere.
Hau gauzatzeko zuten diru gutxiaren ondorioz, eta proiektua aurreko ingurunean ondo sartzeko harria behar zenez, horrela San Telmoren fatxadarekin eta mendiarekin plazaren gradak batzeko, Donostiako kaleetatik kendu ziren adokin zaharrak erabili ziren.
Plaza hau 3 osagaiez dako osaturik, Santa Maria elizaren alboko frontoia, honen alboan kokaturiko bolatokia eta dema plaza.
Adokin zaharrak ez ziren izan berrerabilitako materiale bakarrak izan, honez gain bata bestearen gainean jarritako farola batzuk ere erabili zituen Gancheguik, horrela plazari argiztapena emanez.
Gaur egun Luis Peña Gancheguik egindako lana ahulduz joan da, hasiera batean zuen erabilera asko aldatu baita denboran zehar. San Telmo elizaren berriztapena da atentzioa gehien lortzen duena, honen kolore aldatzeak Luisen hasierako hau gradekin lotzearen ideia guztiz suntxitu duelarik. Gainera "Nieto y Subijano" arkitektoek, elizaren alboko eraikin zaharra bota eta beste bat eraiki zuten, honek ere mediaren eta plazaren arteko arremana ahulduz. Honez gain, bertako inguruko eskola batentzako kiroleko eremu bezala bihurtu nahi izan zen, horretarako saskibaloiko kanastak eta futboleko ateak jarriz, eta baita ere, zoru guztia ere aldatu izan zen. Baina niri emandako aldaketa guztietatik gutxien gustatzen zaidana, sartzerakoan jarritako hesia da. Hau momentu batean plazak hartu zuen famari dagokio, momentu batean bertara joaten ziren guztiak drogatzera joaten baitziren, leku arriskutsu bilakatuz. Horretarako jarri zen hesi hori, bai San Telmoren alboan eta baita Abuztuak 31 kaletik duen sarreran ere, hau gauez itxiz. Beste proiektu bat ere egon da, frontoiari estalki bat jartzea pentsatu baitzen, baina batzuen interbentzioari esker, proiektua bertan behera geratu zen.
Horregaitik gure tailer integratuko hurrengo pausoa plaza honetan egin litekeen interbentzio bat den, nik leku hauek aukeratu ditut:
- Bolatokia (gorriz): Nire ustez bolatokia istea ez zen ideia ona izan, horregatik lehen zegoen bezala, irekitzea uste dut izango zela onena.
- Patioa (berdez): Bolatokiaren aurrean geratzen diren etxeen artean geratzen den patioa zarratu egin zen, eta uste dut hau ireki eta plazan integratzea ondo legokeela.
- Hesiak (horiz): Nire ustez plazaren onerako garrantzitxuena hesiak kentzea litzateke. Gehien bat San Telmo alboko hesia, hau askotan ireki ere egiten ez baita, horrela hortik pasatzea galaraziz. honez gain, hasi nagusiak ere plazari bere esentzia asko kentzen diola uste dut.







