lunes, 24 de junio de 2013

Eremu naturaleko etxebizitza hobeturik



Lehenengo proiektua kuatrimestre honetan eremu natural batean lau pertsonentzako etxebizitza egitea izan zen. Nik etxe horretarako lau persona guztiz ezberdin aukeratu nituen, 50 urte inguruko emakume bat, 25 inguruko mutil bat, 20ko neska eta 70eko emakumea. Guztiek gusto ezberdinak izanik, laurentzako etxe bat egin behar genuen, lauak gustura biziko ziren leku bat.

Horretarako baldintza batzuk eman zizkiguten, hala nola, bizilekuak eraikin finko bat izan behar zuen, guztiek erabiliko zuten zatia, bertan sukaldea, komuna, etab. aurkituko zirelarik.
Honez gain, bakoitzaren gela edo zatia persona bakoitza joatean berarekin eraman ahal izan behar zuen, eta baita erem norbait etorriko balitz, berena ekarte ere posible izan behar zen.
Beste gauza garrantzitsu bat kontutan izan behar genuena etxebizitza ingurunearekin lotzea zen, hau da, guk aukeratutako inguruarekin zerikusia izan beharra zeukan.

Azken baldintza hau betetzeko, nik toke berezi bat eman nahi izan diot: nik aukeraturiko orubea aspaldi bertan egoniko etxe baten arresi zati batekin dago inguraturik, dagoeneko nahiko gastatuta bezala dagoen harrizko paret bat. Horregatik, nire eraikinak beste guztia baino altuagoak diren pare bat paret ditu harri horren antzeko batekin eginak, hórrela harresi horreganako lotura sortuz. Hala ere horma guztiak ez dira horrelakoak, batzuk normalak dira, ezer berezirik gabe, hórrela harrizkoei garrantzi gehiago emanez.


Hauxe izan da guzti hau kontutan izanik lortu dudan emaitza:













Trinitate plazako proiektua hobetuta


 
Bigarren kuatrimestreko lana bukatzeko, trinitate plazan eginiko proiektua hobetu behar izan dut. Honetarako lehendik egina neukan proiektuari detaileak marraztu behar izan ditut; hala nola egurren loturak adierazi, zerbait mugikorra gehitu eta kristalezko sabaiaren marrazkiak hobetu.

Hauxe izan da hirugarren proiektu honetan nik eginiko lana, honela aurrekoa hobetzeko asmoz:







 

miércoles, 15 de mayo de 2013

AZKEN ARIKETA, TRINITATE PLAZA


 
 
Hasieratik genekien proiektu honen helburua : "giza habitataren hausnarketan jarraitzea".

Hau honela izanik, aurreko ariketetako espazio pribatuak alde batera utzi, eta plaza batek daukan harreman sozialetara zabaldu behar zen, hau espazio publikoa izanik bertakoen beharrei erantzuteko.



Bertakoei eginiko galdeketatik argi atera ahal izan nuen bertakoek zer nahi zuten: euria zenean ere bertan egon ahal izateko leku bat. Euritik babesteko eta baita eguzkitek babesteko ere leku bat.



Horregatik pentsatu nuen eguzkitik babesteaz gain, euritik ere bebes zitekeen elementu bat. Hasiera batean goikalde guztia tapatua izatea pentsatu nuen, harrizko aterpe bat, horrela betidanik bertan egon izan balitz bezalako sentsazioa emateko. Baina gero konturatu nintzan agian ideia hobea izango litzatekeela zerbait berriagoa gehitzea, argi uzteko lehendik zegoena zer zen, nahiz eta Hasiera bateko plazaren esentziatik dagoeneko oso gutxi geratu.



Honez gain, ez nuen nahi sabai guztia itxia izatea ere, kokatu nuen lekuan argitasuna urria izatean, leku hori ilunegia bihurtuko baitzen, gehien bat neguko arratzaldeetarako.



Gainera, udan aire fresko gehiago sartu ahal izateko, euritik babezte zuen elementua, hau da, kristalezko tetxo bezalako hori, batzeko modukoa jartzea pentsatu nuen, horrela aire freskoa ugariagoa izateho hau beharrezkoa zenean.



Beno, errazago egiteko esandakoa ulertzea, hauxe izan da geratu den emaitza: 
 
 
 
 
 




 

AZKEN ARIKETA, AUZOKOEI GALDEKETA


Hasiera batean, trinitate plazara joan ginen galdetegi bat egitera, guk ez baitgenekien zehatz mehatz bertan zer behar zeuden, zer nahi zuten auzokideek, zer botatzen zuten faltan....

Horregatik ostiral goiz baten, lanean hasi aurretik bertara joan eta bertakoei galdetzea pentsatu genuen, eta hala egin ere.

Hauxe izan zen jaso genuen erantzuna:





domingo, 12 de mayo de 2013

MADRIDERA BIDAIA


 
Aste santuak aurretik galdetu ziguten Madrillera joango ginatekeen asteburu pasa, bertako arkitektura ikusi eta aztertzera, guk, nola ez, baietzko eman genuen bi bidar pentsatu aurretik. Apirilak 15,16 eta17 pasatu genituen bertan.

Zapatu goizean irten ginen Donostitik eta bertara eguerdirako iritsi ginen, iritsi eta batera gauzak ostatuan utzi eta Reina Sofia museoan "Cristina Iglesias" donostiako eskultorearen erakusketa bisitatuz.

 
 
 
Behin museoa bizitatua geneukala, autobusera bueltatu eta matadero kultura zentrura joan ginen, bertan hainbat lekua hartu eta moldatzeko era desberdin ikusirik, berriro autobusean bidaiari ekin genion.

 
Ondoren Lavapies auzoko tabakalera zahar bat bizitatu genuen, hau bi zatitan banatuta zegoelarik. Gero zati bakoitza jente talde desberdinak hartuta zegoen, erabileraren desberdintasuna argi eta garbi ikus genezakeen, bata argazki erakusketa bat bezala jarrita baitzegoen, eta bestea musika kontzertu eta horrelakoak eginez jentea batzeko leku moduan.

 
Erakusketa eguna bukatua zen, orduan geure kabuz ibiltzeko ordua. 7Ak inguru ziren jada, eta Madriden hain ezagunak diren Plaza Mayor eta Puerta del Sol ikustera joan ginan. Madriden nobatoak ginen, eta mundu guztia bezala metroa hartu beharrean leku guztietara oinez joatea pentsatu genuen, hurrengo eguneko anketako minarekin pentsatu gabe....

 
Gaua ere ahal bestean aprobetxatu ondoren, urrengo egunari aurre egiteko ordua iritsi zen. Goizeko 11etarako La Latinan geunden, el Campo de la Cebadaraino iritsiz. Bertan lehenago polikiroldegi bat zegoen eta hau kentzerakoan sortutako hutsune bateri bizia nola emateko modu ikusgarri bat ikusi genuen. Dena zegoen bertako bizilagunez antolaturik, eta zegoen eguraldiarekin oraindik izugarriagoa iruditu zitzaidan plaza harek trasmititzen zuen rollo ona.
 
 



Hau ikusi ondoren bertatik hurbil zegoen "El rastro" kale azokarantz ekin genion. Betaurrekoz, txapelez, barruko arropaz, izaraz, bitxiz..... imajinatu ahal dezakegun edozerez beteriko postuak zeuden bertan. Diru pixkat gastatu eta bazkaltzera joan ginen. Gure intentzioa paella edar bat jatea bazen ere, italiano batean bukatu genuen, Realeko partidua ikustera joan ziren hainbat euskaldunekin batera.


Arratsalde osoa handik ona eta hemendik hara pasatu genuen, Madrideko leku berezi guztiak ikusiz, gaua egin zen arte. Behin Gran Vìako terrazatxo batean ondo ondo afaldurik, bazen ordua ostalera joan eta lo guztura egiteko.






Hurrengo eguna pentsatu baino lasterrago iritsi eta berriro bisitei ekin genien. Azken eguna zen eta 2 bodega bisitatu genituen. Lehenengoa Roa de Duerora joan eta Denominación de origen Ribera de Duero bulegoak bisitatu genituen eta gero Foster arkitektoaren Bodegas Portiara joan ginen. Lehenengoan eraikin zahar bat eta guztiz berria konbinatzeko modu izugarria ikusi genuen, baita zaharra kanpotik ukitu gabe barrukaldeari buelta izugarria ematekoa ere. Hala era, barrukaldean ere ikusi ahal izan genuen lehengoaren arrastro apur batzuk. Bodegas portian berriz, argi ikusten zen zegoen guztia berria zela, dena errazago egiteko pentsatuta.




 



Autobusa hartu eta bazen etxera joateko ordua.......