Bigarren
lauhileko honetako lehenengo proiektu hau egiten hasteko, lehenik eta
behin leku bat aurkitu behar izan dugu. Leku hau berezia izan behar
zen, guri sentimendu bat piztu behar zigun, bertan eraikitzeko gogoa
piztuz.
Honez
gain, lur eremu hau hiri barruan ez egotea eskatzen ziguten, hau da,
herri ingurutik piska bat urruntzea, baina beti ere mendi punta
batera ere joan gabe, kontuan izanik bertan bizitzea erosoa izan
behar duela.
Nik
neuk nire herritik hurbil dagoen leku bat aukeratu dut, aldi berean
hurbil eta urrun dagoen leku bat, zerbait behar ezkero herrira
hurbiltzea erraza izan, eta aldi berean bakardadea duen leku bat. Lur
eremu hau Mendexako lurretan aurkitzen da, herritik 200 bat metrora
eta Lekeitiotik 2km-ra.
Eremu
hau aukeratzeko orduan niretzat oso garrantzitsua den gauza bat
kontutan izan dut, itsasoa hain zuzen. Kostan bizitzearen gauzarik
interesgarriena itsasoa ikusi eta mirestu ahal izatea dela uste dut,
horregatik aukeratu nahi izan dut hau ikusi ahal den leku bat, nahiz
eta itsasotik 1,2km-ra aurkitu, bere aurreko lurren malda dela eta
hau ikusten den toki bat, goizean esnatu eta eguzkia itsasotik
irtetzen ikusi ahal izatekoa.
Nik
aukeraturiko eremu hau nahilo laua da. 50x40 metro ingurutan ez dago
inokalp maldarik eta hortik aurrera hasten da malda aldatzen. Bere
aurreak errepide estu bat aurkitzen da, kotxe bakar bat pasatzeko
modukoa eta bestaldean baso baten inguratzen dau, lurrei amaiera
emanez.
Eraiki beharreko etxe honetan 4 pertsona biziko dira, geuk aukeraturiko 4 pertsona. Nik emagume nahiko nagusi bat, 73 urtatakoa, 18 urteko neska bat, medikuntza ikasten dagoena, 52 urteko beste emakume bat eta 33 urteko mutil bat aukeratu ditut.
Lehenengo
emakumeari ibiltzea gustatzen zaio, gehienbat mendi ingurutik
ibiltzea, baina adina dela eta, asfaltatutako bideetatik ibiltzea
komeni zaio. Honez gain, telebista ikustea eta bere lagunekin egotea
gustatzen zaio.
Bigarren
neska, esan bezala medikuntza ikasten dago, eta jonek dedikazio asko
eskatzen duela eta, denbora libreko zatirik handiena ikasten pasatu
behar izaten du.
Hirugarren
emakuema irakurle sutsu horietako bat da, egunak eta egunak
irakurtzen pasatuko lukeenetako bat, momentu honetan osasun arazoak
direla eta lanik egiten ez duenez, bere hobbya betetzeko astia
soberan duen emakume bat.
Eta
azkenik, etxeko mutil bakarra lanean ari da. Bere lana mekanikarekin
lotuta dago eta horregaitik behar du berarentzat nahikoa leku izatea.
Beste berezitasun bat, mutil honi itsasoa gehiegirik ez zaiola
gustatzen da, mendiko umea izan zen eta horain ere nahiago du mendia
itsasoa baino.
Guzti hau kontutan izanik eraiki beharko da etxea.











