ZER
DA ARKITEKTURA?
Gure proiektua hitzen elkarlanean oinarritzen da, hitz guztiek elkarri laguntzen diote estruktura bat osatzeko; bakoitzak paper berezi bat betetzen du eta, elkar ekintzari esker, estruktura orekatu, sendo eta sinplea osatzen dute; egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitz-joko guztiek bezala.


Aukeratzeko
genituen hitz guztien artetik, proiektu hau osatzen duten 24 hitzak
dira, gure ustetan, arkitektura hobekien definitzen dutenak:
adierazpena, ametsa, artea, askatasuna, bizia, bizimodua, diseinua,
edertasuna, egitura, erabilgarria, praktikotasuna, errealitatea,
espazioa, estetika, espresioa, forma, gizakia, ingurugiroa,
irudimena, marraztea, nire ideiak, plasmatzea, sentimenduak eta
sortzea.
Guk
sortutako talde hori osatzen duten hitzetatik 10 aukeratu behar izan
genituenean, asko pentsatu ondoren, 10 hauek izan ziren hautatuak:
adierazpena, artea, askatasuna, bizia, egitura, erabilgarria,
espresioa, gizakia, nire ideiak eta sortzea. Bakoitza aukeratzearen
zergatiari zentzu bat eman nahi izan genion, hitz horiek 24
horietatik berezi egiten zituen zerbaiten bila:
- Adierazpena: arkitektura ez da arkitektura izango arkitektoen ideia eta burutazioak adierazten ez badira, norberarentzat gordetzeak ez du ezertarako balio.
- Artea: garbi dago, arkitektura ez dela soilik eraikinak egitea, arte bat da, artelanak sortzeko artea.
- Askatasuna: arkitekto bakoitza aske da bere ideiak adierazteko; bere lanen bitartez askatasuna lortzen du.
- Bizia: arkitektura bizirik dago, ez da hila.
- Egitura: jakina da, arkitektura egitura batek eusten duena, egiturarik gabe ez litzake arkitekturarik egongo.
- Erabilgarria: ez baldin bada erabilgarria, zertarako balio du?
- Espresioa: arkitektura espresio era bat da, ideiak espresatzeko era berezi bezain polit bat.
- Gizakia: gizakia da arkitektura sortu duena, eta berarentzako sortua izan da.
- Nire ideiak: arkitekto bakoitzaren ideiak desberdinak dira, eta horiek dira arkitektura era desberdinen zergatiak; horrek egiten du berezi arkitektura bakoitza.
- Sortzea: arkitektura sortzea da, zentzu guztietatik ikusita: ideiak sortzen dira eta horiek eraiki (sortu) egiten dira.
10
hauek aukeratu izanagatik, ez dira besteak baino garrantzitsuagoak.
Hiztegian aurki ditzakegun hitz guztiek definitu dezakete
arkitektura, baina batzuk aukeratzen jartzekotan, guk hauek hautatu
ditugu.
Amaia
Malaxetxebarria Gonzalez
Ainhoa
Basterretxea Alonso
Proiektuak
II. 2013ko urtarrila.


No hay comentarios:
Publicar un comentario