lunes, 24 de junio de 2013

Eremu naturaleko etxebizitza hobeturik



Lehenengo proiektua kuatrimestre honetan eremu natural batean lau pertsonentzako etxebizitza egitea izan zen. Nik etxe horretarako lau persona guztiz ezberdin aukeratu nituen, 50 urte inguruko emakume bat, 25 inguruko mutil bat, 20ko neska eta 70eko emakumea. Guztiek gusto ezberdinak izanik, laurentzako etxe bat egin behar genuen, lauak gustura biziko ziren leku bat.

Horretarako baldintza batzuk eman zizkiguten, hala nola, bizilekuak eraikin finko bat izan behar zuen, guztiek erabiliko zuten zatia, bertan sukaldea, komuna, etab. aurkituko zirelarik.
Honez gain, bakoitzaren gela edo zatia persona bakoitza joatean berarekin eraman ahal izan behar zuen, eta baita erem norbait etorriko balitz, berena ekarte ere posible izan behar zen.
Beste gauza garrantzitsu bat kontutan izan behar genuena etxebizitza ingurunearekin lotzea zen, hau da, guk aukeratutako inguruarekin zerikusia izan beharra zeukan.

Azken baldintza hau betetzeko, nik toke berezi bat eman nahi izan diot: nik aukeraturiko orubea aspaldi bertan egoniko etxe baten arresi zati batekin dago inguraturik, dagoeneko nahiko gastatuta bezala dagoen harrizko paret bat. Horregatik, nire eraikinak beste guztia baino altuagoak diren pare bat paret ditu harri horren antzeko batekin eginak, hórrela harresi horreganako lotura sortuz. Hala ere horma guztiak ez dira horrelakoak, batzuk normalak dira, ezer berezirik gabe, hórrela harrizkoei garrantzi gehiago emanez.


Hauxe izan da guzti hau kontutan izanik lortu dudan emaitza:













No hay comentarios:

Publicar un comentario