Otsailaren 27an
Kanadako arkitektura irakasle bat etorri zen gure eskolara estalki
berdeei hitz egitera, "Green Roofs" izenaz ezaguturiko
teilatu berdeei buruz alegia. Irakasle amerikar hau bere taldearekin
batera gai honetan espezializatzen delarik.
Betidanik
ikusi izan dugu arkitektura hormigoizko, adreilu eta abarrez eginiko
lurretik altxatzen den izugarrizko armatroste bezala, eta gaur egun
aurkitzen garen momentu honetan, behin teknologiak aurrera egin
ahala, bada garaia honi beste ikuspuntu edo definizio bat emateko.
Horretarako
oso ondo etorri zitzaigun Otsailean izandako hitzaldi hau,
arkitektura jasangarriago batera bultzatzeko eta izenak dioen moduan,
gure egunerokotasinerako horren beharrezkoak diren eraikinak "green"
hitzarekin pintatzeko.
Hitzaldi
hau ingelesez izan zen, eta nahiz eta jonek pixka bat ulergaitzagoa
egin guztiaz enteratzeko, uste dut haren esentzia denok ulertu
genuela. Azken batean teilatu berde horiek zertarako diren, nola
laguntzen duten ingurugiroan eta nolako abantailak dituzten denok
ulertu baitgenituen.
Argi
dago hitzaldira begirada bat botaz, estalki konbentzionalak alde
batera utzi eta hauek berde bilakatzeak, hala nola bertan landaretza
bat hasiz, airearen kalitatea hobetzen lagun dezakeela, landareek
denok dakigun modura, egunez karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa
kanporatzen baitute. Dena den, hau horrela egiteak, eraikuntza
aldetik apur bat komplexuak litzatekeen ezaugarri batzuk hartu
beharko genituen kontutan, beti ere gogotsu hartu ezkero lor
genezakeen gauza bat izanik.
Aire kalitateaz gain, hain entzuna den berotze efektuarekin ere lagunduko ligukete landaretza hauek, horrela hirietako tenperatura jaitsiaraziz.
Eta
hau gutxi balitz ere, ura ez aprobetxatzearen arazoa murrizten ere
lagunduko ligukete, neguko euria batu eta udaran aprobetxatzea
ahalbidetuz. Neguko ur hori teilatuetako sistema batean batuko zen,
ondoren kontsumorako ez diren hainbat erabileratara bideratuz,
komunetako bonbetara adibidez, uraren kontsumoa bajatuz.
Guzti
hau bi taldetan banatu zuen berak: extensive roofs eta intensive
roofs izenekin. Extensive izenarekin teilatu berdeak banatu zituen,
eraikinen gaineetako espazioa aprobetxatzeko intentzioarekin. Eta
intensive izenarekin berriz, sotoen edo lur azpiko garajeen gaineko
espazioak aipatu zituen, hauekin espazio handiagoak lortuz jardin
bilakatzeko.
Beraz,
esanikoa laburbilduz, honelako abantailak ditu "green roof"
delakoak:
- Hirietako tenperaturaren jaitsiera.
- Ura aurreztea.
Abantaila
hauek ez al dute ideia hau oso interesgarria egiten?


No hay comentarios:
Publicar un comentario